Ana Etxeberriak Osteopata eta Fisioterapeutak, esperientzia handia dauka eta bezeroei zerbitzu eta kalitate hoberena ematen die. Bere osasun zentruan, haur eta nagusientzat osteopatia eta akupuntura eskeintzen ditu beste zerbitzu batzuren artean.
Egunerokoan ez da erreza lan guzti honen irudia jasotzea bezeroei helarazteko. Ana behar horrekin gerturatu zitzaidan, lokal berria ireki berri zuen eta espazioa aldatzearekin batera marka irudia ere aldatu zuen. Berritze guztiarekin batera, argazkiak nahi zituen bere lanari ikusgarritasuna emanez marka sendotzeko.