familia saioa etxean - IKUXKA: Argazki-zerbitzuak - Servicios Fotográficos.

Familia saioa etxean

Oroitzapenetara bidaiatzeko modu bat

Oinarrizko saioa 350€
Saio osoa 440€

  • Bizpahiru orduko saioa.
  • Familiaren etxean.
  • Dokumental estikoan.

Familia argazkigiak beti izan dira oroitzapenetara bidaiatzeko modu bat, talisman ikaragarriak dira, zure bizitzako une berezi horietara behin eta berriz eramaten zaituztenak. Etxean egindakoak are gehiago, bertan familia osatzen dutenez gain, inguratzen gaituzten gure objetu eta espazioak agertzen baitira. Txikitako aulkia, amonak jositako manta, telebista zahar txikia, lanpara gorria,.. eta lekuak berak istorio ugari kontatuko dizkizue urte batzuk beranduago argazkiak ikustean.

Dokumental estiloko saioa da, familiaren egunerokoa kontatuz. Goiz edo arratsalde bat pasako dut zuekin. Modu lasai eta natural baten egiten den argazki saio bat da, pose gabe eta familiaren etxean eta inguruan. Argazki mota honetan momentuak eta bat-batekoak hartzen du garrantzia, benetako emozioak jasotzen dira. Irudi intimo eta naturalagoak lortzeko modu ezin hobea da.

Bizpahiru ordu inguru egongo gara, presa gabe gertatzen doana jasoko dut nere kamararekin. Zuek erabakiko duzue egun hortan zer egin nahi duzuen, gosaldu, umeak dutxatu eta jantzi edo egongelan jolastu,… ni han egongo naiz momentu hoiek erretratatzen. Nire helburua zuen istorioa ahal dudan zintzoen kontatzea izango da.

OINARRIZKO SAIOA
350€

120 minutuko saioa.

Gutxienez 70 argazki digital

Galeria birtual bat argazkiak aukeratzeko

Online galeria argazkiak deskargatzeko

Argazkien edizioa profesionala

-

-

-

SAIO SAIOA
440€

120 minutuko saioa

Gutxienez 70 argazki digital

Galeria birtual bat argazkiak aukeratzeko

Online galeria argazkiak deskargatzeko

Argazkien edizioa profesionala

Pendrive bat argazkiekin

Bideo galeria bat.

Albuma, 21x21zm eta 24 orrialdekoa

* Antzuolatik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.

error: