Zalantzak dituzu?
Hemen ohikoak diren galderen erantzunak topatuko dituzu.
Zalantzak izaten jarratitzen badazu jarri lasai nerekin harremanetan emailez edo telefonoz!
OHIKO GALDERAK
Beti hobe erreserba egitea agendan tarte bat gordetzeko, batez ere jaio berri saioetarako erditze inguruan tarte bat gordetzeko.
Beti hobe erreserba egitea agendan tarte bat gordetzeko, batez ere jaio berri saioetarako erditze inguruan tarte bat gordetzeko.
Lan kargaren arabera izaten da, baina normalean bizpahiru aste.
Batzuetan ezin izango dugu jarritako egunean argazki saioa egin, kanpoan egiteko ginen saio batean eguraldi txarra datorrelako, haurren bat gaixo dagoelako… Kasu hauetan beste egun bat adostuko dugu.
Aukeratutako saioaren arabera argazki batzuk prozesatuta eta erresoluzio altuan emango dizkizuet nahi dituzuen anpliazioak egin ahal izateko. Galeriako gainontzeko argazkiak erresoluzio bajuan, 15x10 zm-tako argazkiak inprimitzeko moduko tamainan.
Kolore oso biziak dituzten erropak (naranjak, oriak, fosforitoak,...) eta logotipo edo marrazki haundiak dituzten kamisetak ez dira egokienak saioetarako, atentzioa desbideratzen baitute.
Familia osoa agertzen den argazkietan komeni izaten da zuen arteko erropak ondo konbinatzea.
Kolore oso biziak dituzten erropak (naranjak, oriak, fosforitoak,...) eta logotipo edo marrazki haundiak dituzten kamisetak ez dira egokienak saioetarako, atentzioa desbideratzen baitute.
Familia osoa agertzen den argazkietan komeni izaten da zuen arteko erropak ondo konbinatzea.
Bezero guztiei galdetzen dizuet zuen saioko argazkiak argitaratzerik nahi duzuen. Horretarako saioa bukatzean saioko argazkiak igotzeko baimena eskatuko dizuet baimen-inprimaki baten bitartez. Zuen esku dago inprimakia firmatu edo ez. Nere lana ezagutzera emateko modu bakarra da eta beti helburu on batekin egiten dut. Web orri hau ere ez litzateke posible izango baietza eman didaten hoiengatik ez balitz, eskerrik asko benetan guztioi!
Agertzen diren saioez gain jaunartzeko argazkiak, aiton-amonekin saioak, bikote argazkiak eta gehiago egiten ditut. Konta iezaidazu zer duzun buruan eta seguru zerbait topatuko dugula.
JAIO BERRI SAIOA
Argiztapen naturala duen etxeko estudioan egiten ditut saioak, Antzuolako herrian, Gipuzkoan. Posible da zuen etxeetan egitea saioa egiteko leku egokia izan ezkero.
Ez duzue ezer ekarri beharrik. Estudioan erabili beharreko atrezzo guztia eskura izango dugu, oihalak, mantak, haurrarentzat gorrotxoak, zapiak,… Pertsona bereziren batek eginiko gorrotxo edo mantaren bat agertzea nahi izango bazenute ekarri.
Batzutan pelma xamarra izaten naiz 10. egunaren inguruan saioa egitea garrantzitsua dala azpimarratzen. Lehenengo egun hauetan oso azkar aldatzen dira jaio berriak, aldaketa hauek ez dira horren erraz antzematen baina hor daude.
Aurrerago ere egin dezakegu saioa baina haurrak ez du horren errez lo hartuko eta horren sakon, indar gehiago izango du, haundiagoa izango da eta sabelean zegoeneko uzkurtutako postura galduko du.
Batzuetan gertatzen da egun txarra duela haurrak eta ezin dugula saioa burutu. Kasua suertatu ezkero lasai, beste egun baterako utziko genuke.
HAUR SAIOA
Haur txikiekin ez da ona momenturo haurra kontrolatzea edo zuzentzea. Haurra eroso baldin badago errezago hartuko du parte, hala ere jakin beharra daukagu nahiz eta guk intentzio bat izan, haurrak berak hartuko duela azken erabakia.
Ez diogu haurrari beti barre egiteko edo kamara begiratzeko eskatuko, gehienetan irudi politenak bera lasai eta jolasten dagoenean lortzen ditugu.
Errieta egiten badiogu haurra haserretu egin daiteke eta hori argazkietan nabarituko da. Gehienetan, topatuko dugu moduren bat berak ondo pasatu eta parte hartu dezan.
HAURDUNALDI SAIOA
Haurdunaldi saiua egiteko momentu egokiena 32. eta 37. asteen artean izango litzateke. Azken asteetara itxaron ezkero batzutan nekatuegi sentitzen dira batzuk eta argazkiak egiteko gogo eta indar gutxirekin. Hala eta guztiz haurdunaldi bakoitza ezberdina da eta pertsonak ere, beraz elkarrekin adostu dezakegu noiz izan daitekeen saioa.