Kaixo! Nagore naiz,
Ikuxkako argazkilaria.

proiektuari buruz bota zuten bideoa,
Nere izena Nagore da, eta Ikuxkako argazkilaria naiz.
Nere ikasketak Bartzelonan burutu nituen, argazkilaritza eta diseinu grafikoa. Bartzelonan urte askotan bizi eta gozatu ondoren, nere jaioterrira bueltatu nintzan, Antzuola, Gipuzkoan.
Argazkilaritza inguruakin erlazionatzeko dudan modu bat da niretzat. Gelditzera gonbidatzen nau argazkilaritzak, ingurua ezagutzen laguntzen dit behatzera. Kamara hartzen dudanean nere inguruan gertatzen den guztiarekin nahasten naiz, eta lana eta pasioaren artean dagoen marra fina desagertzen da.
Argazki erakusketa ugarietan parte hartu dut, banakako eta kolektibotan, eta hainbat sari eta beka jaso ditut.
Erretratuetara nere alabaren jaiotzaren ondorioz gerturatu naiz. Egunak oso azkar igarotzen dira eta bera nik nahi nukeena baino bizkorrego hazten ari da. Aldiune polit hauek paregabeak eta errepikaezinak direla sentitzen dut eta gorde nahi nituen. Hain azkar igarotzen ari den aro hau gogoratzeko irudiek duten garrantziarekin ohartu naiz. Horregatik hasi nintzen momentu txiki hoiek erretratatu eta bereganatzen.
Nere helburua zuen istorioa ahal dudan zintzoen kontatzea da. Nere argazkiek egunen batean momentu horiek irrifarre batekin gogora ekartzea nahiko nuke.