Jaioberrien saioak
Jaioberri bat gure bizitzetara iristea errepikaezina eta iheskorra da. Gure haurra oso azkar aldatzen da, konturatzen zarenerako jaioberria izateari uzten dio. Horregatik, saiorako momentu egokiena lehenengo 5-15 egunak dira. Lehenengo egun hauetan jaio berri gehienak loaldi luzeak egiten dituzte eta oraindik sabelean zegoeneko bizitza gogoraziko diguten posturak hartzen dituzte. Horregatik hobe duzue nirekin erditu aurretik harremanetan jartzea, saiorako agendan tarte bat erreserbatzeko.
Hiru ordu inguruko saioa da, nahi diren argazkiak lortzeko beharrezkoa den denbora hartzen da. Goiz osoa irauten du, saio lasaia izaten saiatzen naiz, haurtxoak bere beharrak ditu eta horiei erantzuten saiatuko gara. Anai-arreba eta gursaoekin ere egingo ditugu argazkiak nahi izan ezkero. Estudioa prest egongo da familia osoa gustura egon eta saioaz gozatu ahal dezazuen.
