Korporatiboa - IKUXKA: Argazki-zerbitzuak - Servicios Fotográficos.

ARGAZKI KORPORATIBOA

Ikusgarritasun handiagoa lortzeko

Oinarrizko saioa 350€

  • 90 minutu inguruko saioak.
  • Neurrira egindako saioak.

Bihotz eta arima guztia jarri duzu zure proiektuan eta orain aurkeztu nahi duzu?

Pertsona ekintzaile asko edo enpresa txiki asko aurkitzen ditut sare sozialetan ikusgarritasun handiagoa behar dutenak eta, batez ere, marka gisa identifikatuko dituen irudi batzuk behar dituztenak. Gaur egun, irudiak funtsezkoak dira gure eguneroko erabakietan. Kontu handiz aukeratu behar dira gure markako irudiak bezeroarekin konexio bat sortzeko; horrela, gure markarekin komunikatu nahi dugun mezua helaraziko dugulako. Istorio bat kontatzen duten irudi indartsuak erabiltzen ditugunean, markaren mezua pertsonek identifika eta gogora dezaketen zerbait bihurtzen da.

Argazki saioek 90 minutu inguruko iraupena dute, baina zuen beharretara egokitu gaitezke. Saioa baino lehen, zure proiektua eta saioaren helburua azaldu beharko dizkidazu. Webgunerako eta sare sozialetarako irudiak lortzeko saioa izan daiteke, ekitaldi korporatibo bateko argazkiak jasotzeko edo kanpaina jakin baterako.

OINARRIZKO SAIOA
350€

Bilera aurrez aurre edo Zoom bidez

90 minutuko saioa

Gutxienez 70 argazki digital

Galeria birtual bat argazkiak aukeratzeko

Online galeria argazkiak deskargatzeko

Argazkien edizioa profesionala

Zure curriculumerako argazki batzuk bakarrik behar badituzu, edo zerbait xumeagoa, beste saio mota batzuk begiratu genitzazke elkarrekin.

* Antzuolatik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.

error: Content is protected !!