Familia saioa

Familia arteko momentu natural eta dibertigarriak

Oinarrizko saioa 190€
Saio osoa 280€
Premium saioa 350€

  • Orduko bat inguruko saioak.
  • 6 hilabete baino gehiagoko haurrekin.
  • Gurasoekin ere egingo dira argazkiak.

Familia argazki naturalak egiteko saio ezin hobea da, batez ere familiako kideen arteko konplizitatean zentratzen bainaiz. Ez dizuet posatzeko eskatuko, jolas edo egoera ezberdinak proposatuko dizkizuet, zuen artean elkarreragin dezazuen. Haurrei argazkiak egiten dizkiet, baina beti animatzen zaituztet gurasoak argazkietan ateratzera.

Garrantzitsuena umeentzako esperientzia dibertigarri bat sortzea da, bertan gozatu eta obligazio gisa ez ikusteko. Eroso sentitzen direnean, beraien onena erakusten baitute. Benentan esperientzia polita eta familia arteko oroitzapen ezin hobea.

Familia-saioek gutxi gorabehera ordubete irauten dute. Estudioan edo kanpoan izan daitezke. Kanpoko saioak arratsaldean egitea gustatzen zait. Eguzkia sartu aurreko argia da niretzat goxo eta politena.

 

OINARRIZKO SAIOA 190€

Saioan barne:
· 60 minutuko saioa.
· 25 argazki digital, galeria birtual batetik aukeratu eta deskargatzeko.
· Argazkien edizio eta tratamentu digital profesionala egiteko behar den denbora.

 

SAIO OSOA 280€

Saioan barne:
· 60 minutuko saioa.
· 25 argazki digital, galeria birtual batetik aukeratzeko.
· Argazkien edizio eta tratamentu digital profesionala egiteko behar den denbora.
· Pendrive bat aukeratutako argazkiekin.
· Bideo galeria bat.
· Pendrive bat aukeratutako argazkiekin.
· 21x21zm-ko eta 24 orrialdeko albuma.

 

PREMIUM SAIOA 350€

Saioan barne:
· 60 minutuko saioa.
· Argazki guztiak (gutxienez 70) jpeg formatuan.
· Argazkien edizio eta tratamentu digital profesionala egiteko behar den denbora.
· Pendrive bat argazkiekin.
· Bideo galeria bat.
· 21x21zm-ko eta 24 orrialdeko albuma.

* Antzuolatik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.