Jaio berri saioa ETXEAN

Etxeko lehen egunak txikiarekin

Oinarrizko saioa 250€
Saio osoa 340€
Premium saioa 410€

  • 90 minutuko saio.
  • Zuen etxeko goxotasunean.

Gure txikia jaio eta lehen egun ohiek, instant batean joaten zaikigu, azkarregi esango nuke. Gure bizitza hankaz gora jartzen du etorrera berriak eta batzuk ez duzue argazkietarako tarterik hartzeko zuen burua. Baina momentu ohiek errepikaezinak dira, momento oso biziak igarotzen ditugu eta merezi du iruditan jasotzeak. Urte batzutara altxorrak izango dira irudi hoiek, momentu ohiek gogoraraziko dizkiguten altxorrak.

Modu lasaian egiten den argazki saio bat da, pose gabe eta familiaren etxean. Irudi intimo eta naturalak lortzeko modu ezin hobea da. Dokumental estiloko saioa da, ni txikiaren lehen egun ohiek etxean zuekin jasotzeko egongo naiz. Argazki mota honetan momentuak eta bat-batekoak hartzen du garrantzia, benetako emozioak jasotzen dira.

Ordu eta erdi inguruko saioa da, nahi diren argazkiak lortzeko beharrezkoa den denbora hartzen da. Giro intimo eta seguruan izango da, zuen etxeko goxotasunean. Jaio berri saioetan lehen bait lehen egitea gomendatu ohi dut, haurrak 10 egun inguru dituenean. Etxean egiten den saioan aldiz ez da ardura txikiaren adina, bizpahiru hilabeterkin ere egin genezake. Anai-arreba eta gurasoekin ere egingo ditugu argazkiak, baldin badauzka.

 

OINARRIZKO SAIOA 250€

Saioan barne:
· 90 minutu inguruko saioa.
· 25 argazki digital galeria birtual batetik aukeratu eta deskargatzeko.
· Argazkien edizio eta tratamentu digital profesionala egiteko behar den denbora.

 

SAIO OSOA 340€

Saioan barne:
· 180 minutuko saioa.
· 25 argazki digital galeria birtual batetik aukeratzeko.
· Argazkien edizio eta tratamentu digital profesionala egiteko behar den denbora.
· Pendrive bat aukeratutako argazkiekin.
· Bideo galeria bat.
· Pendrive bat aukeratutako argazkiekin.
· 21x21zm-ko eta 24 orrialdeko albuma.

 

PREMIUM SAIOA 410€

Saioan barne:
· 90 minutuko saioa.
· Argazki guztiak (gutxienez 70) jpeg formatuan.
· Argazkien edizio eta tratamentu digital profesionala egiteko behar den denbora.
· Pendrive bat argazkiekin.
· Bideo galeria bat.
· 21x21zm-ko eta 24 orrialdeko albuma.

* Antzuolatik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.