Jaio berrien saioak

Gorde lehen egunetako oroitzapenak.

Jaio berrien saioa estudioan 300€
Jaio berrien saioa etxean 250€

  • Hiruzpalau orduko saioa.
  • Pendrive bat 20 argazkirekin erresoluzio maximoan.
  • Opari bideo galeria bat aukeratutako argazki guztiekin.

JAIO BERRI SAIOA ESTUDIOAN 300€

Hiru ordu inguruko saioa da, nahi diren argazkiak lortzeko beharrezkoa den denbora hartzen da.
Saiorako momentu egokiena lehenengo 5-15 egunak dira. Lehenengo egun hauetan jaio berri gehienak loaldi luzeak egiten dituzte eta oraindik sabelean zegoeneko bizitza gogoraziko diguten posturak hartzen dituzte.
Jaio berriak bilutzik egoten dira saioan, beraz lekua haurrak behar duen tenperatura egotuta egoten da.
Anai-arreba eta gursaoekin ere egingo ditugu argazkiak nahi izan ezkero.

Saioan barne:
· Argazkien edizio eta tratamentu digital profesionala egiteko behar den denbora.
· Galeria birtual pribatu bat 30-45 argazkirekin web orrian argazkien aukeraketa n ahal izateko.
· Pendrive bat 20 argazkirekin erresoluzio maximoan, banan bana ikututa eta ur markarik gabe.
· Gainontzeko argazkiak erresoluzio bajuan.
· Opari bideo galeria bat aukeratutako argazki guztiekin.

JAIO BERRI SAIOA ETXEAN 250€

Modu lasaiago eta naturalago baten egiten dan argazki saio bat da, pose gabe eta familiaren etxean.
Argazki mota honetan momentuak eta bat-batekoak hartzen du garrantzia, benetako emozioak jasotzen dira. Irudi intimo eta naturalagoak lortzeko modu ezin hobea da. Ni bakarrik momentu hoiek ikusi eta jasotzeko egongo naiz.  Nire helburua zuen istorioa ahal dudan zintzoen kontatzea izango da.
Etxean egiten den saioan ez da ardura txikiaren adina, bi hilabeterkin ere egin genezake. Ez da inporta ezta esna edo lotan egotea txikia.

Saioan barne:
· Antzuolatik 20km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako gehigarrietarako argibideak eskatu.
· Argazkien edizio eta tratamentu digital profesionala egiteko behar den denbora.
· Galeria birtual pribatu bat 30-45 argazkirekin web orrian argazkien aukeraketa egin ahal izateko.
· Pendrive bat 20 argazkirekin erresoluzio maximoan, banan bana ikututa eta ur markarik gabe.
· Gainontzeko argazkiak erresoluzio bajuan.
· Opari bideo galeria bat aukeratutako argazki guztiekin.

 
Gora