Jaio berri saioa ETXEAN

Etxeko lehen egunak txikiarekin

Oinarrizko saioa 240€
Saio osoa 330€
Premium saioa 400€

  • 90 minutuko saio.
  • Zuen etxeko goxotasunean.

 

Gure txikia jaio eta lehen egun ohiek, instant batean joaten zaikigu, azkarregi esango nuke. Gure bizitza hankaz gora jartzen du etorrera berriak eta batzuk ez duzue argazkietarako tarterik hartzeko zuen burua. Baina momentu ohiek errepikaezinak dira, momento oso biziak igarotzen ditugu eta merezi du iruditan jasotzeak. Urte batzutara altxorrak izango dira irudi hoiek, momentu ohiek gogoraraziko dizkiguten altxorrak.

Modu lasaian egiten den argazki saio bat da, pose gabe eta familiaren etxean. Irudi intimo eta naturalak lortzeko modu ezin hobea da. Dokumental estiloko saioa da, ni txikiaren lehen egun ohiek etxean zuekin jasotzeko egongo naiz. Argazki mota honetan momentuak eta bat-batekoak hartzen du garrantzia, benetako emozioak jasotzen dira. Nahi bada edoskitze argazkiak, azala azalarekin erretratatzeko aukera polita izan daiteke.

Ordu eta erdi inguruko saioa da, nahi diren argazkiak lortzeko beharrezkoa den denbora hartzen da. Giro intimo eta seguruan izango da, zuen etxeko goxotasunean. Jaio berri saioetan lehen bait lehen egitea gomendatu ohi dut, haurrak 10 egun inguru dituenean. Etxean egiten den saioan aldiz ez da ardura txikiaren adina, bizpahiru hilabeterkin ere egin genezake. Anai-arreba eta gurasoekin ere egingo ditugu argazkiak, baldin badauzka.

OINARRIZKO SAIOA
240€

Ordu eta erdiko saioa.

40 argazki formatu digitalean

Online galeria argazkiak aukeratu eta deskargatzeko

-

-

-

SAIO OSOA
330€

Ordu eta erdiko saioa

40 argazki formatu digitalean

Online galeria argazkiak aukeratu eta deskargatzeko

USB bat argazkiekin

Bideo galeria bat.

Albuma, 21x21zm eta 24 orrialdekoa

PREMIUM SAIOA
400€

Ordu eta erdiko saioa

Gutxienez 70 argazki formatu digitalean

Online galeria argazkiak aukeratu eta deskargatzeko

USB bat argazkiekin

Bideo galeria bat.

Albuma, 21x21zm eta 24 orrialdekoa

* Urretxutik 15km inguruko joan-etorria dago barne. Beste zona batzuetarako, joan-etorrien gastuak kobratuko dira.